Urtean zehar mota askotako ekintzak egiten ditugu:

  • mendi ibilaldiak, eskiatzea

  • txirrindularitza

  • Olentzeroa, Agate deuna

  • sagardotegia, ikastaroak

  • musika saioak, antzerkia

 

 

Lizardi Mintza Taldea duela 26 urte sortu genuen helburu bakar batekin: zenbait jarduera euskaraz  egitea.

 

 

Laguntzailea:

Bilboko udala

Kultura eta Euskera saila

 

   
Garralda (Nafarroa)

 

  • Azaroaren 10etik 12ra
    Nafar Pirinioetan (Laponiara joan gabe)
    Ongietorria Aurorari
  • Egunak: Azaroaren 10etik 12ra
  • Irteera: Azaroaren 10an (ostiralean), 20:00etan San Nikolas elizatik (Bilbo) - 21:00etan Gasteiz (Gamarrako errotonda) 
  • Itzulera: Azaroaren 12ean (igandean), 20:00etan Gasteizen eta 21:00etan San Nikolas elizara (Bilbo)
  • Ostatua: Etxebarrengoa euskaltegia (Garralda)
  • Eraman beharrekoa: Lo-zakua eta esterila, ostiraleko afaria eta larunbateko eta igandeko bazkariak
  • Prezioa: 55 € (autobusa, aterpea, lokala, larunbateko afaria eta larunbateko eta igandeko gosariak barne; lokalean sukaldatzeko aukera dago)
  • Lekuak: 40 lagunentzat (15 bizikleta, gehienez)
  • Ordaintzeko kontua: Euskadiko Kutxa IBAN: ES71 3035 0134 41 1340014489
  • Izena ematea: hemen
  • Ordaintzeko epea: Azaroaren 5a arte (lekua ziurtatzeko)
  • Informazio gehiago Tel: 695 714 360
  • Oharra: Parte-hartzaileak norbanako txangoan ari dira. Parte-hartzaile bakoitzak izango du bere buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna.



26. URTEURRENA

 



Gurekin harremanetan jartzeko eta informazioa jasotzeko:

 

Lizardi AEK euskaltegia

Txakur kalea, 1 - 3.a

48005 Bilbo

Bizkaia